XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...): bere lagunik onenarentzat Patsieri interesgarriak iruditzen zitzaizkion mutilik gehienak ez zirela batere Gerryren gogoko.

Futbola, azken parranda edo beren itxura bakarrik izaten zuten buruan.

Automobilak axola zitzaizkienean, neskekin barruan zirrika iharduteko bakarrik izaten zen, edo ezin izaten zuten sinetsi emakumezko batek hainbeste uler zezakeenik auto zaharrei edo motoreen funtzionamenduari buruz.

Gerry kokoteraino zegoen besteen etxea gobernatzeko Patsiek egiten zituen ahaleginekin.

Erlojuari begiratu eta ia zazpiak zirela ohartu zen.

Berriro deitu Patsieri eta azkenean utzi egin zuen, ez bait zuen inork erantzuten eta honek esan nahi zuen bere lagunik onena ziur aski bidean izango zela.

Berriz ere hasperen egin zuen, suminduta.

Ez zuen beste irtenbiderik prestatzea baizik... baina zertarako?.

Apainmahaiko ispilura joan eta aurrera makurtu zen aurpegia hurbiletik aztertzeko.

Benetan harrigarria zen koskorra; Etna txiki bat bezala irteten zitzaion bekoki zurbiletik.

Ilea aurrera orraztu eta hala estaltzeko asmoa hausnartu zuen pixka batean, baina gero txepelkeria iruditu zitzaion.

Hori egiten bazuen, aurpegi osoa estaliko zion ileak!.

Begiak gehixeago makilatu eta apainduz atentzioa desbideratzea lortuko zuela pentsatu zuen Gerryk, eta behin Patsieren moda-aldizkari batean irakurritako artikulua gogoratu zuen, alegia, norberaren alderdi onenak azpimarratzea txarrak hain deigarriak izan ez zitezen.

Egia esateko, ez zen oso trebea makilatze-kontutan, baina saiatuko zen....